jueves, 30 de mayo de 2019

PORTFOLIOA

Aurtengo kurtsoari amaiera ematen ari gara eta honekin batera, Didaktika Orokorreko ikasgaiari. Ikasgai desberdina izan da eta horrek interesgarria izatea bilakatu du, urtean zehar landutako edukiak beste modu batera eman ditugulako. Blog-a gure eguneroko kuaderno bat izan da, klase orduetan egiten genituen lanak erakusteko eta gordetzeko aparta izan baita. Hortaz, etorkizun batean irakasgai honetan egindakoaz gogoratu nahi badut, argi daukat non begiratu. 

Bestetik, ikasturte osoan landutako guztia laburtzen saiatuko naiz Portflolio honetan. Hala ere, ez da soilik ikusitako eduki guztien laburpen bat egitea, haien arteko lotura bat egitea baizik. Didaktika Orokorreko irakasleak oso argi utzi zuen bezala, ikusi dugun guztia lotuta dago. Hau da, zeregin batekin jorratu ditugu lan guzti hauek: gizarteko zenbait gai-ren aurrean jarrera kritikoa garatzeko eta erabiltzeko helburuarekin. Adibidez, Illich-en testuak, Beatriz Preciadoren dokumentala, Judith Butler eta Sunaura Tayloren arteko elkarrizketa...

Hasteko, Esther Ferrer-en zenbait performance ikusi genituen, performance kontzeptua menperatzeko eta Illich-en testuak irakurtzean, guk bat egin ahal izateko. Jarduera interesgarria izan zen hori, edukiak beste klasekideei azaltzeko modu desberdin eta berritzailea izan baitzen. Gainera, antzezlan moduan azaldu genituenez, Illich-en testuetatik ulertu beharreko kontzeptuak errazago barneratu genituen (kontra-produktibitatea, erraminta, alienazioa...). 

Illich-eri dagokionez, izugarrizko pentsalari anarkista iruditu zait. Ikasturte honetako zatirik garrantzitsuenetarikoa dela argi daukat, bere testu eta pentsatzeko moduarekin estatuaren normalizazio guztien aurrean jarrera kritikoa izaten lagundu didalako. Gainera, bere testuei esker bizitzako zenbait arlotan nuen ikuspuntua planteatzen ere lagundu dit, geroz eta normalizazio gehiago eta langile klase kontzientzia gutxiago dagoelako. Hortaz, "La crítica de las herramientas" , "La convivencionalidad" , "El ritual del progreso" aipatzekoak dira.

Bestetik, ikaskuntza sisteman gorputzeko zer nolako jarrerak dituzten analizatu genituen. Horretarako, eskolatik kanpoko eta eskolan bertan zeuden gorputzen argazkiak atera genituen, klasean horien inguruan hitz egiteko. Hortaz gain, gorputz horien normalizazioan eskolaren paperaren inguruan hausnarketa bat egin genuen. 

Horretaz gain, beste zenbait pentsalarien bideoak eta elkarrizketak ikusi genituen. Adibidez, Beatriz Preciado-k oso hausnarketa interesgarria egiten zuen sexualtitatearen eta estatuak eskolarekiko duen kontrolaren inguruan. Judith Butler eta Sanaura Taylor-en arteko elkarrizketa ere ikusi genuen. Oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaidan, emakumeek eta "ez-gaitasunak" dituzten pertsonek pairatzen dituzten arazoen inguruan hausnartzen zuelako, sistemari eta gizarte honi kritika zuzena eginez. Bideo hauekin bukatzeko, Sacristan-ek eta Moya-k konpetentzien inguruan hitz egin zuten. Lehengoak kritika zuzena egiten zien estatuaren tresna bat zelako, honek ezarri nahi dituen baliabideak mugatzen dituztelako. Moyak aldiz, ongi erabilitako konpetentzien defentsa egiten zuen, baliabide interesgarria izan daitezkeelako. 

Bukatzeko, ikasturte amaieran egin ditugun bi proiektu nabarmenak aipatuko ditut. Batetik, gure kasuan, Intersekzionalitatea-ri buruzko lana. Izugarrizko lana izan zen, gure gizartean dauden arraza, klase, egoera fisiko... desberdineko pertsonek pairatzen dituzten arazoak isladatzeko erabili genuen tresna izan zelako posterra. Gizarteak eta estatuak pertsona horiekiko duen jarrera salatu nahi genuen lan horren bidez, klase, arraza edota egoera dominantetik ateratzen den guztia baztertzen delako gaur egun. Gainera, "Intersekzionalitatea" kontzeptu bera ezaguna egitea lortu nahi genuen, oraindik ere nahiko ezezaguna baita zoritxarrez. Bestetik, Unitate Didaktikoa-ren lana dago. Matematikako eta Didaktikako irakasgaiak batuz egindako lana da. Gure kasuan, ikasleek haien gustoko patioaren maketa bideratu behar zuten ikastetxeko zuzendaritzan, urtean zehar landutako kontzeptu matematikoei esker. Lan interesgarria eta luzea izan zen, urteari amaiera egokia emateko.

Hau izan da nire Blog-a laburtu duen Portfolioa. Zenbait lan txiki ez ditut mentzionatu baina hala ere garrantzi handia izan dute, hemen agertu diren beste guztiak bezala. Espero dut gustoko izana eta edozer beharrezkotan nire blog-etik hartzea, lasai asko!

lunes, 20 de mayo de 2019

INTERSEKZIONALITATEA - Posterraren ariketa


Posterra eta honen zentzua

    Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi  uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo gizarte hetero-patriarkal kapitalistan dauden perfil ezberdinak irudikatzen saiatu gara. Irudikapena gorputz ezberdinen bidez egitea nahi izan dugu, beti ere, eskola eremuaren barne zentzua duten gorputzak erabiliz. Hala ere, irudikapen oso anitzak egin ditugu: gorputz batzuk haurrenak izango lirateke, beste batzuk ideia abstraktuagoen adierazpenak, beste batzuk aldiz, txikitatik umeek dituzten erreferentziak.

Perfil edo Identitate ezberdinak Posterrean

Lehenengo perfila diskriminazioaren piramidean posizio pribilegiatua izango lukeena da. Honek, gizarteak proposatutako identitatea perfektuaren ezaugarri gehienak biltzen ditu. Mutil heterosexual zuria da. Honekin gizarteak generoa, arraza eta orientazio sexualari dagokionez “normaltzat” ezartzen duena adierazi nahi izan dugu. Hala ere, badaude aipatu daitezkeen beste ezaugarri batzuk: gaztea, klasea (markazko arropa), aniztasun funtzionalik gabekoa, kanonei jarraituz erakargarria (errubia, argala…). Honek boterea eta nagusitasuna adierazten du. Errealitate hori adierazteko baloiaren metafora sortu dugu: mutilak hanka artean mundu bat daukala irudikatu dugu baloia izan beharrean, gizarte guztietan botere gehien duena delako. Hala ere, identitate pribilegiatu honek gizarteak ezartzen dizkion estereotipoen menpe dago ere, eta hauek presioa eragiten dute beregan. Maskulinitatearen ideiak haien izaera mugatzen du guztiz. Txikitatik esaten zaie umeei ez dutela negarrik egin behar; indartsuak izan behar direla benetako gizonak izateko. Baita haien gorputzak landu behar dituztela “perfektuak izateko”. Adierazpen emozionalari dagokionez jartzen zaizkien mugak irudikatzeko bigarren metafora bat erabili dugu: aurpegian ezer ez marraztea espresiorik gabeko identitatea adieraziz.; “mutilek ez dutelako sentimendurik adierazi behar”.

Bigarren irudia gure gizarteak inposatzen duen emakume estereotipatuaren irudikapena da, genero diskriminazioari erreferentzia egiteko. Gaur egun, emakumeek gizartearen presioa jasaten dute “perfektuak” eta “femeninoak” izateko, gizonezkoen menpekotzat tratatuak izatearekin batera . Honela haien zoriontasuna perfekzioaren ideiaren menpeko bihurtzen dute. Guzti hau garbi ikusi eta entzun daiteke egunero telebistan, irratian edota kalean, nabariak diren mezuen bidez (erakusleihoetako  manikiak, iragarkietako emakumeak, arropa-dendetako tailak...). Hortaz, kasu honetan ez dugu eskola adineko neskaren irudikapena egin. Egindako irudikapena neska txikiei jomuga gisa eskaintzen zaien erreferentea da. Erreferentzia hori oso famatua den “Barbie”-ak errepresentatzen du; gizatasuna gabeko panpina.

Hirugarren identitatea, LGTBI kolektiboa eta honen barruan kokatzen diren pertsonek pairatzen duten sufrimendu eta opresioa kritikatzeko erabili dugu. Eskolaren garaia eta gure bizitzetako lehen urte hauek oso garrantzitsuak dira. Hauetan influentzia ugari jasotzen ditugu eta askotan gizarte diskriminatzaile honek inposatzen digunarekin lotuta egoten da. Honela  onargarria den identitate bakarra delako ideia garatzen dugu. Txikitatik inposatzen digute mutilak eta neskak nolakoak izan behar diren, eta zer gustatu behar zaien. Binarismoaren eta heterosexualitatearen ideia azpimarratu eta beste aukera guztiak baztertzen dira. Horren, ondorioz, inpaktu izugarria du umeengan dikotomia horrekin bat ez datozen identitateak ezagutzea: homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea… Gizarteak txikitatik ezarri digu hori gaizki dagoela edo ez dela normala. Kolektibo honen barruan dauden pertsonen emozioak eta pentsamenduak ezabatzen saiatzen dira nolabait. Ideia horiek adierazteko bai garuna eta bai bihotza tapatu nahi izan ditugu. Gainera, kolektiboak bere barruan hartzen dituen identitate-gorputz desberdin aniztasuna adierazteko, neutroa den irudikapena erabiltzen saiatu gara.

Laugarren posizioan, neska beltz bat irudikatu dugu. Perfil honek diskriminazioaren hainbat ezaugarri hartzen ditu barruan: generoa, arraza, klasea, itxura, erlijio edo sinismenak… Arrazaren supremaziaren egoera latza kritikatu nahi izan dugu batez ere, eta bereziki emakumezkoen kasuan. Hortaz, argitu beharrekoa da beltzak ez direla irudikapen honek barruan hartzen dituen pertsona bakarra; musulmanak, latinoamerikarrak, ijitoak… ere barne daude. Gizarte arrazista honetan miseria eta opresio izugarria pairatzen dute arraza zuria ez diren beste arrazek. Hasteko, historian zehar bortizki zapaldua izan den eta zapaldua izaten jarraitzen duen identitatea da hau (esklabotza, kolonizazioa, prostituzioa…). Urte luzez jasandako errepresio hori adierazteko odol puztuaren metafora erabili dugu. Txikitan ere, neska beltzek izugarrizko opresioa jasaten dute (hitzartutako ezkontzak gazteak direnean…) Opresio horren adibide bortitzenetako bat klitoriaren mutilazioa da, muralean irudikatu duguna. Neska gazteei plazerra lortzeko aukera kentzen diete haien purifikazioa bermatzeko, purifikatu daitezen, ondorengotza bermatzea da haien funtzioa…)

Azkenik, “Down sindromea” duen neska bat marraztu dugu. Aniztasun funtzionala duten pertsona guztien izenean egin nahi izan dugu irudikapen hau. Azpimarratu nahi dugu aniztasun funtzional mota asko eta oso ezberdinak daudela (itsuak, gorrak, depresioak, fisikoak, psikologikoak…). Aniztasun funtzionala duten pertsonak posiziorik zapalduenean kokatu dugu gizartean errepresio eta diskriminazio izugarria pairatzen duen kolektiboa delako. Ideia hori adierazteko erabili nahi izan dugun ideia gorputzik ez marraztea izan da (beste kasuena ez bezalakoa gutxienez). Honela “ez-gaitu” kontsideratzean pertsona hauei bizitzeko aukerak guztiz ezabatzen zaizkiela adieraziz. Down Sindromea duten pertsonek pairatu behar izan duten diskriminazioaren adibide dira orain arte ez zaiela boto eskubidea aitortu, familiek haien ondorengotza eskubidea betatzeko aukera zutela. Bi sinbologia gehiago erabili ditugu: ahoan zentsura irudikatzen duen X bat jarri diogu, gizarteak beti daukaten irribarrea kendu nahi dielakoan; eta bihotza beste pertsonak bezala emozioak dituztela azpimarratu nahian.

Posterraren ardatz osagaiak

Kateak errepresioaren sinboloa dira. Hau diskriminazio batukariaren ideia azpimarratzeko egin dugu. Perfil diskriminatuak agertu ahala, haien ezaugarri “desberdinduekin” batera gero eta kate gehiago agertzen direlako gorputzen inguruan. Honela, aniztasun funtzionala dutenen kasuan, kateak dira ikus daitekeen gauza bakarra, erabateko errepresioa adieraziz.

Bigarren gauza paperaren zikinkeria da. Katearekin batera, perfilak agertu ahala zikinkeria handiagoa da. Zikinkeriak adierazi nahi duena gizartearen eragina da, identitate ezberdinei jartzen dien karga edo  konnotazio negatiboa.

Intersekzionalitatea

Intersekzionalitateak zapaldurik eta bazterturik dauden pertsonen identitateak, eta gizarteak horien kontra ezartzen dituen opresio, dominazio eta diskriminazio sistemak ikasten ditu. Teoria hau diskriminazioaren aukera guztiak aztertzen saiatzen da. Halaber, aukera horien asko eta oso desberdinak direla salatzen du, beti ere aukera horiek pertsona baten identitatearen ezaugarri bezala ulertuta.

Argien ikusten diren aukera horien artean generoa, etnia, klasea, arraza, orientazio sexuala, erlijio, adina… daude. Gizarteak inposatutako identitateak ezaugarri edo kategoria horietako bakoitzean estandar zehatza markatuta duenez, horietako batetik ateratzean pertsonak diskriminatuak izaten dira gaur egun.

Teoriak proposatzen duena da diskriminazioa maila guzti horiei erreparatuz aztertzea da. Honela, diskriminazioa batukaria dela adierazi nahi du. Hau da, diskriminaziorako “aitzakia” diren ezaugarri ezberdinak daude, baina ezaugarri horiek ez dira zertan elkarrekiko independenteak izan behar. Izan ere, ezaugarri horiek elkarrekin topatzeak diskriminazioa areagotzen du.

Honen ondorioz, diskriminatuen artean nolabaiteko “mailak” sortzen direla ulertu behar da. Adibidez, Argia astekariaren artikulu batean honela argudiatzen da: “Feminismo klasikoaren arabera gizarte patriarkala unibertsala da: emakumeak zapalduak gara eta gizonak zapaltzaileak, baina argi dago errealitatea konplexuagoa dela. Adibide erraz bat: Angela Merkel-ek sexismoa bizi dezake, baina boteretsua izateagatik rol zapaltzailearekin identifika dezakegu ere.  Nahiz eta emakumea izan, klase altuko pertsona da eta, beraz, pribilegiatua. Pribilegiozko posizio horren aurrean, langile gehienak, nahiz eta gizonezkoak izan, bera baino zapalduagoak daude.”

Azken finean, intersekzionalitateak argi utzi nahi duena desberdintasun soziala eta diskriminazioa multidimentsionala eta uste duguna baino konplexua dela da.

Ondorioa aldaketari begira

Diskriminatuak diren talde edo sektoreak asko eta desberdinak izan arren, argi dago zein den apurtu beharreko ideia (etsaia neurri batean): gizon zuri heterosexual kapitalistaren supremazia. Hori da gizarteak inposatutako identitate estandarra eta onargarria. Hortaz, oprimitutako taldeen artean dauden gatazkak alde batera utzi eta benetako etsaien aurka borrokatu beharko litzateke etnia, klase, genero… desberdinetako pertsonen arteko berdintasuna lortu arte.

Diskriminazioa ez da zatikatua. Estandarra ez den guztia zapaltzen du. Hortaz, diskriminazioaren kontrako borroka ezin da zatikatua izan, bateratua baizik. Denok, elkarrekin borrokatu behar dugu diskriminazioaren kontra. Feminismoaren borrokak, klase borrokarekin batera egin behar du aurrera. Baita LGTBi-fobiaren kontrako borrokak eta Arrazismoaren kontrakoak. Modu horretan, elkartasunez eta helburu komunak partekatuz borrokatu behar dugu edozein errepresio eta diskriminazioaren kontra.

Diskriminazioarekin akabatzeko estatuak dituen estruktura diskriminatzaile eta baztertzaileak ezagutzea beharrezkoa da. Hauek zer helburu zehatzekin egiten diren ulertu behar da, sistema honetan agintzen duten interesen kontra kritika egiteko eta gizarteko oinarri diren beste taldeen egoera kaxkarra ulertzeko.

viernes, 17 de mayo de 2019

UNITATE DIDAKTIKOA

Guk, Modulo Doctors taldeak, unitate didaktikoa bidali dugu modulu lanarekin batera. Gure unitate didaktikoa "Eskola Aldatzen Proiektua" deitzen da eta gure eskolako patioaren aldaketa egitea izango da helburu nagusia.

Gure proiektua bi astetakoa izango da eta LH2ko ikasleek egingo dute. Gure ikasle txikiek haien gustoko patioaren maketa egin beharko dute, matematikan eta plastikan ikasitako zenbait kontzeptu erabiliz. Honen bidez, ikasleak, urtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko gai izango dira, hori baita ikasteko modu egokiena. 

Unitate Didaktikoa projektu interesgarria iruditu zaigu praktikoa eta zabala delako, hainbat ikasgaietako edukiak lantzen baititu. Gainera, ikasleei ahotsa eman nahi genien, haiek ere garrantzia izan zezaten eskolan gertatzen diren aldaketetan.

viernes, 10 de mayo de 2019

"TOMBOY" pelikula

Otsailaren 7an, Didaktikako klase batean "Tomboy" pelikula ikusi genuen eta filamari buruzko hausnarketa eta analisia egitera bultza gintuen irakasleak. 

Lehenik eta behin, filmak mutil izan nahi duen neska baten eguneroko bizitza kontatzen du. Neska honek izugarrizko arazoak izaten ditu egunero bi "bizimodu" desberdinekin aritu behar delako; familiako kideekin neska bat bezala identifikatzen da bere gurasoak haserretu ez daitezen, baina lagun artean mutil bezala identifikatzen da, hori baita benetan izan nahi duena. 

Gainera, gurasoek ez dute onartzen haien alaba mutil izan nahi dela, haiek uste dutelako neska jaioz gero bizitza osoan """"emakumeen rolak"""" jarraituz jokatu behar dela. Bestetik, protagonistaren lagunak konturatzen direnean neska dela, guztien aurrean umiliatu egiten dute, gurasoen iritzi bera baitute.

Pelikula oso interesgarria izan zen, transgenero batek txikitatikpairatzen dituen arazo errealak kontatzen dituelako. Pelikula honek gizarteak bere burua kritikatzeko eta arazoari aurre egiteko beharrezkoak diren irtenbideak lortzeko bultzaten du, hori baita konponbideak lortzeko modu bakarra.