lunes, 25 de febrero de 2019

ESKOLAREN PAPERA GORPUTZEN NORMALIZAZIOAN



Hasteko, argi da gaur egun ere klase desberdinak daudela eta horrekin lotuta, egoera desberdinetan bizi garela pertsonak. Hortaz, mundua ikusteko ikuspuntu desberdinak daude langile klaseko seme-alaba izateagatik edo enpresari kapitalista baten seme-alaba izateagatik. Horren ondorioz, klase desberdintasun hauekin akabatzea beharrezkoa da, langile klaseak pairatzen duen alienazio eta errepresioari amaiera emateko. Baina hau lortzeko, klase kontzientzia ezinbestekoa da langileok edo langile familia batetik eratorritako kideok (biztanleriaren %90) gure egoera prekarioa uler dezagun inposatzen diguten sistemari kritika egiteko eta honen bidez, langile mugimendua elkartu dadin sistema aldatzen saiatzeko.

Gainera, gaur egun dauden sistema kapitalistek izugarrizko tresna baliagarria dute: gizartean dagoen alienazioa. Hau da, lehen aipatutako %90 horrek langile klasea adierazten du. Baina, ehuneko horren zati handi bat ez da kontziente langile klase horren kide dela eta bere buruaz arduratzen da soilik, guztioi eragiten diguten gertakariei edo erabakiei inolako kasurik egin gabe. Gainera, bizitza duin bat exigitzen duten langile mugimenduen aurka kokatzen dira, estatu kapitalistak eskeintzen digun “bakea faltsua” defendatuz.

Inoiz ez litzateke bakerik egon behar, sistema guztien oinarrian dagoen klaseak errepresio eta askatasun eza pairatzen badu. Hala, estatuak herriak herriarentzat zuzenduta daituen gune autogestionatuak ixten dituenean, gure askatasunak eta gure egoera prekarioaren berehalako aldaketak exigitzen ditugun manifestazio edo mugimenduak polizien kargen bidez gelditzen saiatzen dituztenean, edota komunikabideak biztanleria geroz eta gehiago alienatzeko edo estatuari interesatzen zaion interesa pizteko erabiltzen dituztenean ere, “bakea” erabiltzen du estatuak?

Hortaz, argi dago elkartzea eta langile klasearen interesak defendatzea beharrezkoa dela. Horretarako, funtsezkoa da gizarte batean klase kontzientzia finkatua egotea, guztiok ditugun helburuak ulertzeko eta horien alde borrokazeko. Gainera, etorkizuneko irakasle bezala, guzti hau oso garrantzitsua da, ikasleek ulertu beharko dutelako zein den haien egoera eta nola saiatu hori konpontzen.

Bestalde, irakasleok ere jarrera edo ideia argi batekin hasi beharko genuke ikasturtea: klase edo egoera desberdinetako ikasleak edukiko ditugula gelan. Oso faktore erabakigarria da, haien familietan ez delako egoera berdina bizitzen eta umeen ikasketetan izugarrizko eragina daukalako horrek. Hortaz, modu desberdinean jokatu beharko dugu gelan, guztien arteko desberdintasunak klasean gutxienez ager ez daitezen. Gainera, lehen aipatu bezala, ustez finkatuta dagoen guztia kritikatzeko joera piztea ere funtsezkoa da, etorkizunean ezartzen dieten guztia onar ez dezaten, haiek hasiera batean pentsatutakoarekin ados ez bazator.

Bestetik, etorkizuneko irakasle bezala berriz ere, izugarrizko akatsa iruditzen zait ikasle guztiak modu berdinean tratatzea, haien jatorria edo klasea kontutan hartu gabe. Honen bidez, estatuak bilatzen duen alienazioa zabaltzea lortzen da, ikasleak ez direlako egoki kontzientziatu eta ezartzen digutena onartuko dutelako, horrek nolako eragina izan dezakeen jakin gabe.

Laburbilduz, gure egoera prekarioari buelta emateko, klase kontzientzia beharrezkoa da eta hori kalean edota irakasle egoki batzuen bidez lortu daiteke. Egoera hori ematean soilik lortuko da herria mugiaraztea bere interesen bila joan dadin eta sistema ustel hau aldatzea posible izatea.

1 comentario:

  1. Oso begirada kritikoa Jokin!! Interesgarria iruditu zait zure ideiei erreferentzia egitea nire blog-ean. Ekarpen handia egingo diote!

    ResponderEliminar