Lan
baten bidez aztertu dugun bezala, estatuaren menpe dauden eskola
tradizionaletan ikasten duten pertsonen gorputzak aspertuta, nekatuta
eta motibaziorik gabe agertzen dira. Argi dago ez dutela disfrutatzen
eta guztiz behartuak joaten direla ikasgeletara, inolako gogorik
gabe. Hortaz, klasean edukitzen duten errendimendua askoz txikiagoa
izaten da eta normalean han jarduten dituzten zazpi orduek ez dute
ezertarako balio, askoz onuragarria izango baitzelako klase
laburragoak eta beste metologia baten bidez ematea.
Bestetik,
ikaskuntza eredu ezberdinak aztertu ditugu, aurreko lerroetan azaldu
ditugun gorputzekin alderatzeko. Kasu honetan, beste sistema
eraginkorragoak ikusi ditugu: Estatuaren boteretik kanpo dagoen
eskola anarkista, klasetik kanpo dagoen ingurunea erabiltzen duen
eskola txikia, Summerhill, bizitzarako prestatzen gaituzten eskola
praktikoak…
Gorputzak
alderatzean, aldea nabarmena da. “Eskola anarkistan” gorputzak
egun osoan zehar aktibo zeuden, janaria, garbiketa edota “ikasleek”
bideratzen zituzten ekintzak eginez. Hala, jarduera praktikoak eta
“ikasleentzat” gustokoak diren ekintzak egitean, gorputzek
adierazten dutena askoz positiboagoa da ez direlako joera
aspergarriak edo interesik gabekoak agertzen.
Honen
aurrean, argi dago aldaketa batzuk egon beharko direla gure sisteman
eta honekin lotuta, ikaskuntza sisteman. Sistema kapitalistak
ezartzen duen hezkuntza lan-bizitzara zuzenduta dago eta eskoletan
jasaten dugun ordutegiak etorkizunean lantegi batean edukiko dugun
bizitzara ohitzen gaitu. Honen aurrean, sistema aldatu baino
lehenago, ikaskuntza metodo eta sistemak aldatu beharko genituzke,
estatuaren menpetik ateratzeko eta geroz eta kontzientzia gehiago
lortzeko.
Horren
ondorioz, bideo hauetan ongi ikusi da ikaskuntza eredu desberdin
hauetan gorputzen adierazpenak onura izugarria daukala sistema
tradizionalaren aurrean, eta horrekin lotuta, jasotako informazio eta
edukiek askoz probetxu gehiago izango dute ikasleak gustora
daudelako. Gainera, ikaskuntza sistema aldatzean eta estatuari uko
egitean, gizarteari falta zaion kontzientzia pixknaka berreskuratzen
joango da, sistema zapaltzaile hau garaitzeko gai izan arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario