Gaur, Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua irakurri eta klasean
landu dugu. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da
eta sistema industriala eta kontraproduktibitatea gaiak jorratzen ditu. Kapituluaren ideia nabarmenenak hartu behar izan genituen, gaur klasean guztion artean ideia horiei buruzko debate bat sortzeko.
Ivan Illichek "erraminta" gizakiak sortu duen orori (instituzio, objektu, etab.) deitzen dio eta bi motatako baloreak daude:
erabileraren balorea ('Valor de uso'), guk berez dugun hori, eta
aldaketaren balorea ('Valor de cambio'), aldaketaren balorea.
Ondoren autore honek bere iritzia ematen du eskolaren eta ikaskuntzaren inguruan. Bertan, Illich-ek jarrera oso kritikoa zuen eskolarekiko, estatuaren kontrolpean zegoelako. Hau da, ikasleak berez, haien kabuz ikasteko gai dira baina estatuak, askatasun hori ukatzen die eskolaren bidez, ikasteko prozesua bakarrik eskolan ematen dela sinestaraziz.
Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Lehen aipatu dudan gauza bera zioen gai honi buruz. Ilich-ek onartzen zuen hospitalak beharrezkoak zirela kasu batzuetan, kaltea oso handia zenean eta etxean bere kabuz ezin zenean sendatu. Baina, kasu horietatik kanpo, Ilichek zioen gu bakarrik sendatzeko askatasuna kentzen digutela, estatuaren interesen arabera.
Azkenik, hezkuntzaren arazoa konpotzeko, gure kabuz eta eskolatik at ikastea proposatu zuen. Hala ere, klaseak izanez gero, dinamikoagoak eta beharrezkoak diren baloreak azalduz bideratu beharko ziren, balore hauek funtsezkoak zirelako arazo politikoari buelta emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario