Hasteko,
argi da gaur egun ere klase desberdinak daudela eta horrekin lotuta,
egoera desberdinetan bizi garela pertsonak. Hortaz, mundua ikusteko
ikuspuntu desberdinak daude langile klaseko seme-alaba izateagatik
edo enpresari kapitalista baten seme-alaba izateagatik. Horren
ondorioz, klase desberdintasun hauekin akabatzea beharrezkoa da,
langile klaseak pairatzen duen alienazio eta errepresioari amaiera
emateko. Baina hau lortzeko, klase kontzientzia ezinbestekoa da
langileok edo langile familia batetik eratorritako kideok
(biztanleriaren %90) gure egoera prekarioa uler dezagun inposatzen
diguten sistemari kritika egiteko eta honen bidez, langile mugimendua
elkartu dadin sistema aldatzen saiatzeko.
Gainera,
gaur egun dauden sistema kapitalistek izugarrizko tresna baliagarria
dute: gizartean dagoen alienazioa. Hau da, lehen aipatutako %90
horrek langile klasea adierazten du. Baina, ehuneko horren zati handi
bat ez da kontziente langile klase horren kide dela eta bere buruaz
arduratzen da soilik, guztioi eragiten diguten gertakariei edo
erabakiei inolako kasurik egin gabe. Gainera, bizitza duin bat
exigitzen duten langile mugimenduen aurka kokatzen dira, estatu
kapitalistak eskeintzen digun “bakea faltsua” defendatuz.
Inoiz
ez litzateke bakerik egon behar, sistema guztien oinarrian dagoen
klaseak errepresio eta askatasun eza pairatzen badu. Hala, estatuak
herriak herriarentzat zuzenduta daituen gune autogestionatuak ixten
dituenean, gure askatasunak eta gure egoera prekarioaren berehalako
aldaketak exigitzen ditugun manifestazio edo mugimenduak polizien
kargen bidez gelditzen saiatzen dituztenean, edota komunikabideak
biztanleria geroz eta gehiago alienatzeko edo estatuari interesatzen
zaion interesa pizteko erabiltzen dituztenean ere, “bakea”
erabiltzen du estatuak?
Hortaz,
argi dago elkartzea eta langile klasearen interesak defendatzea
beharrezkoa dela. Horretarako, funtsezkoa da gizarte batean klase
kontzientzia finkatua egotea, guztiok ditugun helburuak ulertzeko eta
horien alde borrokazeko. Gainera, etorkizuneko irakasle bezala, guzti
hau oso garrantzitsua da, ikasleek ulertu beharko dutelako zein den
haien egoera eta nola saiatu hori konpontzen.
Bestalde,
irakasleok ere jarrera edo ideia argi batekin hasi beharko genuke
ikasturtea: klase edo egoera desberdinetako ikasleak edukiko ditugula
gelan. Oso faktore erabakigarria da, haien familietan ez delako
egoera berdina bizitzen eta umeen ikasketetan izugarrizko eragina
daukalako horrek. Hortaz, modu desberdinean jokatu beharko dugu
gelan, guztien arteko desberdintasunak klasean gutxienez ager ez
daitezen. Gainera, lehen aipatu bezala, ustez finkatuta dagoen guztia
kritikatzeko joera piztea ere funtsezkoa da, etorkizunean ezartzen
dieten guztia onar ez dezaten, haiek hasiera batean
pentsatutakoarekin ados ez bazator.
Bestetik,
etorkizuneko irakasle bezala berriz ere, izugarrizko akatsa iruditzen
zait ikasle guztiak modu berdinean tratatzea, haien jatorria edo
klasea kontutan hartu gabe. Honen bidez, estatuak bilatzen duen
alienazioa zabaltzea lortzen da, ikasleak ez direlako egoki
kontzientziatu eta ezartzen digutena onartuko dutelako, horrek nolako
eragina izan dezakeen jakin gabe.
Laburbilduz,
gure egoera prekarioari buelta emateko, klase kontzientzia
beharrezkoa da eta hori kalean edota irakasle egoki batzuen bidez
lortu daiteke. Egoera hori ematean soilik lortuko da herria
mugiaraztea bere interesen bila joan dadin eta sistema ustel hau
aldatzea posible izatea.
Oso begirada kritikoa Jokin!! Interesgarria iruditu zait zure ideiei erreferentzia egitea nire blog-ean. Ekarpen handia egingo diote!
ResponderEliminar