domingo, 3 de marzo de 2019

GORPUTZAK ESKOLA MOTA DESBERDINETAN

Lan baten bidez aztertu dugun bezala, estatuaren menpe dauden eskola tradizionaletan ikasten duten pertsonen gorputzak aspertuta, nekatuta eta motibaziorik gabe agertzen dira. Argi dago ez dutela disfrutatzen eta guztiz behartuak joaten direla ikasgeletara, inolako gogorik gabe. Hortaz, klasean edukitzen duten errendimendua askoz txikiagoa izaten da eta normalean han jarduten dituzten zazpi orduek ez dute ezertarako balio, askoz onuragarria izango baitzelako klase laburragoak eta beste metologia baten bidez ematea.

Bestetik, ikaskuntza eredu ezberdinak aztertu ditugu, aurreko lerroetan azaldu ditugun gorputzekin alderatzeko. Kasu honetan, beste sistema eraginkorragoak ikusi ditugu: Estatuaren boteretik kanpo dagoen eskola anarkista, klasetik kanpo dagoen ingurunea erabiltzen duen eskola txikia, Summerhill, bizitzarako prestatzen gaituzten eskola praktikoak…

Gorputzak alderatzean, aldea nabarmena da. “Eskola anarkistan” gorputzak egun osoan zehar aktibo zeuden, janaria, garbiketa edota “ikasleek” bideratzen zituzten ekintzak eginez. Hala, jarduera praktikoak eta “ikasleentzat” gustokoak diren ekintzak egitean, gorputzek adierazten dutena askoz positiboagoa da ez direlako joera aspergarriak edo interesik gabekoak agertzen.

Honen aurrean, argi dago aldaketa batzuk egon beharko direla gure sisteman eta honekin lotuta, ikaskuntza sisteman. Sistema kapitalistak ezartzen duen hezkuntza lan-bizitzara zuzenduta dago eta eskoletan jasaten dugun ordutegiak etorkizunean lantegi batean edukiko dugun bizitzara ohitzen gaitu. Honen aurrean, sistema aldatu baino lehenago, ikaskuntza metodo eta sistemak aldatu beharko genituzke, estatuaren menpetik ateratzeko eta geroz eta kontzientzia gehiago lortzeko.

Horren ondorioz, bideo hauetan ongi ikusi da ikaskuntza eredu desberdin hauetan gorputzen adierazpenak onura izugarria daukala sistema tradizionalaren aurrean, eta horrekin lotuta, jasotako informazio eta edukiek askoz probetxu gehiago izango dute ikasleak gustora daudelako. Gainera, ikaskuntza sistema aldatzean eta estatuari uko egitean, gizarteari falta zaion kontzientzia pixknaka berreskuratzen joango da, sistema zapaltzaile hau garaitzeko gai izan arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario