miércoles, 20 de marzo de 2019

IRUDIEN GARRANTZIA

Gure gizartean geroz eta garrantzitsuagoa da ikusizko informazioa, hau da, begien bidez ulertzen eta barneratzen duguna. Komunikabideek argazki ugari erabiltzen dituzte haien ideologiarekin bat egiten duten jarrera kritikoak bultzatzeko. Adibidez, “Herrialde garatuetan” gertatzen diren atentatu terroristak beti agertzen dira berrietan, biktimei babesa emateko helburuarekin. Aldiz, herrialde inperalisten ondorioz Palestinarrek edota Ekialde Hurbileko beste herrialdeek jasaten duten egoera ez da ia inoiz agertzen, ikasleek potentzia mundialen eta kapitalismoaren funtzionamendua kritikatu ez dezaten.

Hortaz, argi dago irudiek eragin izugarria izan dezaketela, inposatzen diguten ikuspuntuaren arabera. Horrekin lotuta, etorkizuneko irakasle bezala, kontu handiz ibili beharko gara ikasleei irudiak erakustean, nahi ez dugun zerbait uler eta barneratu dezaketelako.

Bestalde, jarrera kritikoa erabiltzera bultzatu beharko ditugu, sistemak inposatutako normalizazio guztiak zalantzan jarri arte. Horren ondorioz, inongo “curriculum ezkuturik” ez duten argazkiak erabili beharko genituzke, kontzientzia gehiago izatean haiek interpretatu beharko dutelako gure bizitzan zehar inposatzen saiatzen diren guztia, kasu honetan argazkien bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario