Gu, Didaktika Doctors taldea, izan gara klasean performance bat egiten lehenenak. Disziplina honetan erreferentea den Esther Ferrer artistaren lana eta diskurtsoa ezagutu eta gero, geure buruak erronka berri honi eusteko prest ikusi ditugu. Performance-aren bidez eta klasean landutako "La crítica de las Herramientas" lana erreferentziatzat hartuta Illich-ek proposatutako Kontraproduktibitatearen fenomenoa azaldu nahi izan dugu. Honetarako material eskasa eta gure gorputzak erabili ditugu. Helburua klasekideak deskolokatzea izan da, eta deskolokatze horretatik abiatuta hausnarketa sustatzea.
Klasean egindako performance-aren zentzua azaltzean gauzak argitu
eta interpretazio interesgarriak agertu dira. Dinamika oso polita atera
da eta taldekideak oso pozik geratu gara egindakoarekin. Zorte ona opa
diogu hurrengo taldeari!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario