domingo, 2 de junio de 2019

METODOLOGIA AKTIBOAK

Hezkuntza sistema antzekoak izan arren, metodologia ugari aurki daitezke gaur egun. Hauen bidez, ikasle eta irakasleen arteko helburu batzuk lortzen saiatzen da, beste prozedura desberdinen bidez.   Estrategia horiek diseinatzeak barne hartzen du irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabetzeko eta proposatutako jomuga pedagogikoak lortzeko. Hortaz, metodologiak hezkuntza helburuak eta edukiak lotzen dituen curriculum-aren zatia dela esan dezakegu. Zati horrek bere baitan hartzen ditu estrategia metodologikoa, espazioaren banaketa, denboraren banaketa, baliabideak, aniztasunari arreta...

Gaur egun, eredu tradizionalaren aurrean metodologia aktiboak geroz eta nabarmenagoak dira. Hauek ikasleen rol aktiboa bultzatzen dute, ikaskuntza prozesua beste modu praktikoago batean bideratu dezaten. Gaur egun, proposamen ezberdin asko egin dira, horien artean ezagunenetariko batzuk ikaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologia ditugu.

Lan honetan, metodologia aktiboen ezaugarriak eta funtzionamenduak azaldu genituen, metodo desberdinak ezagutuz lortu daitekeelako hezkuntza sistema egoki bat sortzea.

IVAN ILLICH - El ritual del progreso

Illich-en testuekin jarraituz, "El ritual del progreso" testua irakurri eta analizatu dugu. Bere ideia kritikoetan funtsezkoak diren kontzeptu batzuk lantzen dira, teknologia edo eskolaren papera berriz ere. Aipatutako kontzeptu hauek barneratzeko, irakasleak planteatutako galdera batzuk erantzun ditugu.
 
Zer esaten du Illich-ek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokienez?
 
Teknologia ez da aurrerapausuaren sinonimoa. Beraren ustetan, gizakiaren garapenerako tresnatzat saltzen dizkigute produktu berriak, gizarte kapitalista eta kontsumista honen funtzionamendua bermatzeko. Eskolak, estatuaren tresna garrantzitsua izanik, kontsumoaren baloreak sustatzen ditu, hori baita estatuari interesatzen zaiona.

Zergatik sustatzen da zerbait teknologien hezkuntza nahiz eta beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan? Honen zer adibide jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
 
Gizarte kapitalista zuzentzen duten enpresen interesengatik sustatzen dira neurri horiek. Hezkuntzaren kasuan, eskola saltzen digute ikasteko tresna edo instituzio bakar bezala, gure kabuz bideratu dezakegun hezkuntza modua guztiz baztertuz. Gainera, horren bidez, haien menpe dagoen instituziora joatea lortzen dute.

Eskolaren izaera "kontraproduktiboa" ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena era; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
   
Gaur egungo gizartean, eskolaren funtzioa estatuaren interesetara mugatzea da. Hau da, gizarte kapitalista bermatzeko kontsumoaren eta konpetibitatearen baloreak sustatu behar ditu ikasleen artean.
 
Hortaz, zenbait mezu saltzen dizkigute:T
1- Eskola da ikasteko instituzio bakarra eta hortik kanpo ez dago ezer ez.
2- Eskolak ezagutzaren monopolioa du eta ikasleak moldatzen ditu estatuaren interesen arabera.
 
Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
 
Eskolak sistema industrialaren jarraipena zihurtatzen duten ideiak sustatzen ditu.
 
Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zein zentzutan gertatzen da hau?
 
Eskolak behartzen gaitu kontsumitzera. Desiren naturaltasuna aldatu egiten da, desirak beharretan bilakatzen direlako.
 
Illich-en aburuz, zein da kapitalismoaren "mantra" aurrerapenaren harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
 
Kapitalismoa ez-ikusia den zerbait da. Hau da, kapitalismoa egoten bermatzeko beharrezkoak diren ideiak saltzen dizkigute (kontsumoa, konpetibitatea...) eta gizartea ez da konturatzen, guztiz alienatuta dagoen gizarte batean bizi garelako. Gainera, honek ez du bukaerarik izango momentuz, bukatzen ez den kontsumo bat delako. 
 
Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illich-ek aipatzen duen "teknologien agindua"-n (imperativo tecnológico) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolatzearen aladarrikapenarekin?

Teknologien agindua kontzeptuak, berritzaileak diren teknologiak erabiltzeko beharra adierazten du. Eskolarekin berdina pasatzen da, deseskolarizazio prozesua oso zaila da gaur egun, txikitatik sustatu digutelako eskola dela metodo bakarra hezkuntza egoki bat lortu ahal izateko.

KONPETENTZIAK

Gure hezkuntza sisteman ezagunak diren konpetentziak ulertu ahal izateko eta ikuspegi desberdinak kontutan hartzeko, Sacristanen eta Moyaren iritziak agertzen diren bideo bat ikusi dugu. Gainera, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu konpetentzien inguruan zeukaten iritziari buruz.

1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?

Sacristanek kritika zorrotza egiten zien konpetentziei estatuaren tresna bat direlako, honek ezarri nahi dituen baliabideak mugatzen dituztelako. Estatuak, eskolarekiko boterea izatean, nahi dituen baloreak, ideologiak, jarrerak ezartzen dizkiete ikasleei haien interes ekonomiko, sozial eta politikoetan oinarrituz. Hortaz, beraren ustez konpetentzien moda bultzatzen duen diskurtsoa ekonomiko eta politikoa da, eta ez hezkuntza-sistemarekin lotuta.
 
2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
    
Moya konpetentzien alde kokatzen da baliabide interesgarria izan daitekeelako hezkuntza sistema egoki bat lortu ahal izateko. Beraren esanetan  kopetenzia bat pertsona batek zeregin zehatz bat edo egoera bat ebazteko bere esku dituen baliabide guztiak mobilizatzeko eta erabiltzeko duen gaitasuna da. Gainera, asko jakiteak ez du pertsona konpetenteagoa egiten, bere baliabide guztiak erabiltzeko gaitasunak baizik.
 
3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?

Gaur egun eskolak hezkuntzaren monopolioa izan arren, Moya eta Sacritanek diote konpetentziak ez direla soilik eskolan lortzen, eguneroko bizitzan ematen den prozesu baten bidez baizik. Sacristanen diskurtsoa "erradikalagoa" da eskolarizazioa eta eskolaren arteko desberdinketa azpimarratzen duelak eta eskolak duen monopolio horrekin apurtzeko alde egiten duelako. Bestalde, Moyak azpimarratzen duena da konpetentziak garatzeko ezinbestekoa zereginak ondo aukeratzea dela, balio eta konpetentzia egokiak garatzen joateko.
 
4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
 
Baietz uste du, baina ez da prozesu erraza izango aldaketa eta garapen asko egin beharko direlako hezkuntza sistema hori lortu ahal izateko.

IKUSIZKO ERRELATOA

Klasean talde ezberdinek haien kabuz ateratako argazkiak partekatu ditutze. Klasean elkarrekin argazkiak ikusi eta interpretazioak egin ditugu. Nolako gorputzak ikusten dira kanpoaldean? Hori izan da saioa dinamizatu duen galdera. Hurrengo bideoa saioaren errelatoa da. Honetan irribarreak dira nagusi. Ikastea eta ondo pasatzea posiblea da!




Errelatorea: Maider Álvarez
Laguntzailea: Unai Coronel

sábado, 1 de junio de 2019

CURRICULUM EZKUTUA


Irudi hauen bidez, gure gizartean nabarmenak diren bereizketa eta diskriminazioa ageri dira. Sexurik edo egoera fisikorik "eskatzen" ez duten guneak egon beharko lirateke, jendea ez delako irudi diskriminatzaile horiekin identifikatu behar.



Argazki hauetan, estatuak inposatutako neurrien aurrean, herria batzea eskatzen da kolektiboko interesetan oinarrituz.




Unibertsitateko ikasleek sortu dituzten taldeen kartelak dira. Hauetan, taldearen interesak bultzatzen dituzen jarduerak ageri dira, Marx edo Lenin-i buruzko hitzaldiak adibidez.




Zein da Unibertsitateak desberdintasunaren aurrean duen jarrea? Teorian inklusioaren alde apustu egiten den arren, zuzentzeko hainbat gauza aurki ditzakegu. Gaiaren inguruan interesa izatea eta errespetuaren adierazle izatea lehenengo pausa da. Ondoren, bereizketa horrekin apurtzeko proposamenak etorri behar dira. Kartelak eta irudiak jartzea al da desberdintasun horien normalizaziorako bide egokiena? Edo bereizketa azpimarratzen dute?




Bi irudi hauek oso adierazgarriak dira gaur egungo hezkuntza sistemaren funtzionamendua ulertzeko, hezkuntzaren guztizko planifikazioa eta sistematizazioa argi geratzen dagoelako. Ordena da nagusi.

Whale taldeak ekarpen oso interesgarria egin du espzioaren antolaketari dagokionez. Fakultatearen eraikinaren planoan ikus daitekeenez, eraikina bi zaititan banatuta dago. Alde batetik irakasleen sektorea dugu, eta bestetik ikasleena. Hezkuntzak behin eta berriro gogoratzen digu zein den gure posizioa, eta posizio horrek dakarren rola jarraitu behar dugula.


Ordutegi zehaztuak fabriken funtzionamenduetan daude oinarrituta, eskola estatuaren instituzio izanik, beraren interesen alde egiten duelako eta ikasleak lantegietako funtzionamendura ohituta egotea onuragarria delako haientzat.



Fakultateak ingurumenarekiko duen ardura eta konpromesua desestali dezakegu irudi hauei erreparatuz. Printzipioz gaiarekin sentsibilitatua dagoela eta hezkuntza komunitateari ardura eta parte hartzea eskatu, eta hori bera sustatzem duela igarri dezakegu. Hala ere, gauzak ez dira beti diruditen bezain politak...

Blog-aren dokumentu hau sortzean, nire taldekide den Unai Coronel-en blogean oinarritu naiz, argazkiak taldekideen artean atera genituelako eta beraren hausnarketak oso egokiak iruditu zaizkidalako. Gainera, Whale taldearen argazkiak eta hausnarketak oso aproposak iruditu zaizkit eta horregatik daude aipatuta.