Gure hezkuntza sisteman ezagunak diren konpetentziak ulertu ahal izateko eta ikuspegi desberdinak kontutan hartzeko, Sacristanen eta Moyaren iritziak agertzen diren bideo bat ikusi dugu. Gainera, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu konpetentzien inguruan zeukaten iritziari buruz.
1. Zein da Sacristanen iritzia
konpetentzien inguruan?
Sacristanek kritika zorrotza egiten zien konpetentziei estatuaren tresna bat direlako, honek ezarri nahi dituen baliabideak mugatzen dituztelako. Estatuak, eskolarekiko boterea izatean, nahi dituen baloreak, ideologiak, jarrerak ezartzen dizkiete ikasleei haien interes ekonomiko, sozial eta politikoetan oinarrituz. Hortaz, beraren ustez konpetentzien moda bultzatzen duen diskurtsoa ekonomiko eta politikoa da, eta ez hezkuntza-sistemarekin lotuta.
2. Zein da José Moyaren iritziz
konpetentzia bat?
Moya konpetentzien alde kokatzen da baliabide interesgarria izan daitekeelako hezkuntza sistema egoki bat lortu ahal izateko. Beraren esanetan kopetenzia bat pertsona batek zeregin zehatz bat edo egoera bat
ebazteko bere esku dituen baliabide guztiak mobilizatzeko eta
erabiltzeko duen gaitasuna da. Gainera, asko jakiteak ez du pertsona
konpetenteagoa egiten, bere baliabide guztiak erabiltzeko gaitasunak
baizik.
3. Moya eta Sacristanen iritziz
konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
Gaur egun eskolak hezkuntzaren monopolioa izan arren, Moya eta Sacritanek diote konpetentziak ez direla soilik eskolan lortzen, eguneroko bizitzan ematen den prozesu baten bidez baizik. Sacristanen diskurtsoa "erradikalagoa" da eskolarizazioa eta eskolaren arteko desberdinketa azpimarratzen duelak eta eskolak duen monopolio horrekin apurtzeko alde egiten duelako. Bestalde, Moyak azpimarratzen duena da konpetentziak garatzeko ezinbestekoa zereginak ondo aukeratzea dela, balio eta konpetentzia egokiak garatzen joateko.
4. Moyaren iritziz, curriculum
erreala hobe dezakete konpetentziek?
Baietz uste du, baina ez da prozesu erraza izango aldaketa eta garapen asko egin beharko direlako hezkuntza sistema hori lortu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario