domingo, 2 de junio de 2019

METODOLOGIA AKTIBOAK

Hezkuntza sistema antzekoak izan arren, metodologia ugari aurki daitezke gaur egun. Hauen bidez, ikasle eta irakasleen arteko helburu batzuk lortzen saiatzen da, beste prozedura desberdinen bidez.   Estrategia horiek diseinatzeak barne hartzen du irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabetzeko eta proposatutako jomuga pedagogikoak lortzeko. Hortaz, metodologiak hezkuntza helburuak eta edukiak lotzen dituen curriculum-aren zatia dela esan dezakegu. Zati horrek bere baitan hartzen ditu estrategia metodologikoa, espazioaren banaketa, denboraren banaketa, baliabideak, aniztasunari arreta...

Gaur egun, eredu tradizionalaren aurrean metodologia aktiboak geroz eta nabarmenagoak dira. Hauek ikasleen rol aktiboa bultzatzen dute, ikaskuntza prozesua beste modu praktikoago batean bideratu dezaten. Gaur egun, proposamen ezberdin asko egin dira, horien artean ezagunenetariko batzuk ikaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologia ditugu.

Lan honetan, metodologia aktiboen ezaugarriak eta funtzionamenduak azaldu genituen, metodo desberdinak ezagutuz lortu daitekeelako hezkuntza sistema egoki bat sortzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario