lunes, 25 de febrero de 2019

ESKOLAREN PAPERA GORPUTZEN NORMALIZAZIOAN



Hasteko, argi da gaur egun ere klase desberdinak daudela eta horrekin lotuta, egoera desberdinetan bizi garela pertsonak. Hortaz, mundua ikusteko ikuspuntu desberdinak daude langile klaseko seme-alaba izateagatik edo enpresari kapitalista baten seme-alaba izateagatik. Horren ondorioz, klase desberdintasun hauekin akabatzea beharrezkoa da, langile klaseak pairatzen duen alienazio eta errepresioari amaiera emateko. Baina hau lortzeko, klase kontzientzia ezinbestekoa da langileok edo langile familia batetik eratorritako kideok (biztanleriaren %90) gure egoera prekarioa uler dezagun inposatzen diguten sistemari kritika egiteko eta honen bidez, langile mugimendua elkartu dadin sistema aldatzen saiatzeko.

Gainera, gaur egun dauden sistema kapitalistek izugarrizko tresna baliagarria dute: gizartean dagoen alienazioa. Hau da, lehen aipatutako %90 horrek langile klasea adierazten du. Baina, ehuneko horren zati handi bat ez da kontziente langile klase horren kide dela eta bere buruaz arduratzen da soilik, guztioi eragiten diguten gertakariei edo erabakiei inolako kasurik egin gabe. Gainera, bizitza duin bat exigitzen duten langile mugimenduen aurka kokatzen dira, estatu kapitalistak eskeintzen digun “bakea faltsua” defendatuz.

Inoiz ez litzateke bakerik egon behar, sistema guztien oinarrian dagoen klaseak errepresio eta askatasun eza pairatzen badu. Hala, estatuak herriak herriarentzat zuzenduta daituen gune autogestionatuak ixten dituenean, gure askatasunak eta gure egoera prekarioaren berehalako aldaketak exigitzen ditugun manifestazio edo mugimenduak polizien kargen bidez gelditzen saiatzen dituztenean, edota komunikabideak biztanleria geroz eta gehiago alienatzeko edo estatuari interesatzen zaion interesa pizteko erabiltzen dituztenean ere, “bakea” erabiltzen du estatuak?

Hortaz, argi dago elkartzea eta langile klasearen interesak defendatzea beharrezkoa dela. Horretarako, funtsezkoa da gizarte batean klase kontzientzia finkatua egotea, guztiok ditugun helburuak ulertzeko eta horien alde borrokazeko. Gainera, etorkizuneko irakasle bezala, guzti hau oso garrantzitsua da, ikasleek ulertu beharko dutelako zein den haien egoera eta nola saiatu hori konpontzen.

Bestalde, irakasleok ere jarrera edo ideia argi batekin hasi beharko genuke ikasturtea: klase edo egoera desberdinetako ikasleak edukiko ditugula gelan. Oso faktore erabakigarria da, haien familietan ez delako egoera berdina bizitzen eta umeen ikasketetan izugarrizko eragina daukalako horrek. Hortaz, modu desberdinean jokatu beharko dugu gelan, guztien arteko desberdintasunak klasean gutxienez ager ez daitezen. Gainera, lehen aipatu bezala, ustez finkatuta dagoen guztia kritikatzeko joera piztea ere funtsezkoa da, etorkizunean ezartzen dieten guztia onar ez dezaten, haiek hasiera batean pentsatutakoarekin ados ez bazator.

Bestetik, etorkizuneko irakasle bezala berriz ere, izugarrizko akatsa iruditzen zait ikasle guztiak modu berdinean tratatzea, haien jatorria edo klasea kontutan hartu gabe. Honen bidez, estatuak bilatzen duen alienazioa zabaltzea lortzen da, ikasleak ez direlako egoki kontzientziatu eta ezartzen digutena onartuko dutelako, horrek nolako eragina izan dezakeen jakin gabe.

Laburbilduz, gure egoera prekarioari buelta emateko, klase kontzientzia beharrezkoa da eta hori kalean edota irakasle egoki batzuen bidez lortu daiteke. Egoera hori ematean soilik lortuko da herria mugiaraztea bere interesen bila joan dadin eta sistema ustel hau aldatzea posible izatea.

viernes, 22 de febrero de 2019

ESTHER FERRER - performance

Hurrengo klaseetan analizatuko ditugun Ivan Illich-en testuak hobeto ulertzen saiatzeko, gaurko klasean Esther Ferrer-ek egindako performance batzuk ikusi ditugu. Performance-a artea eta eremu desberdinetako (musika, dantza, antzerkia...) elementuak konbinatzen dituen ikuskizuna da. Estherrek performance-a bideratzeko kalean aurkitzen zituen elementuak erabiltzen zituen, bere ustez hori baitzen ikuskizunak egiteko modurik egokiena. 

Gainera, Illichen testuak hobeto ulertzeko eta azaltzeko, gai bakoitzarekin performance bat egin beharko dugu.

martes, 19 de febrero de 2019

ARTIUM-era BISITA

Gaur, Modulo Doctors taldeak Artiumera bisita egin du Modulu Lanari hasiera emateko. Bertan, bi taldeetan banatu gara. Alde batetik, Jokin eta Aritz eta bestetik, Unai eta Josevi.  Talde bakoitzak lan zehatza egitea adostu dugu, bukaeran bi zatiak batzeko eta bakoitzaren ikuspuntuak eta apunte desberdinak konpartitzeko. 

Egindako bisita oso interesgarria izan da bai guretzat, bai ikasle txikientzat. Artea ulertzeko eta arteaz disfutatzeko aukera paregabea da, era guztietako irudi eta artelanak dituelako. Umeei dagokienez, NClic eskolakoak ziren eta bisita osoan zehar eduki zuten jarrera oso egokia izan zen, interesa zutela ikusten baitzen.

viernes, 15 de febrero de 2019

IVAN ILICH - La crítica de las herramientas

Gaur, Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua irakurri eta klasean landu dugu. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da eta sistema industriala eta kontraproduktibitatea gaiak jorratzen ditu. Kapituluaren ideia nabarmenenak hartu behar izan genituen, gaur klasean guztion artean ideia horiei buruzko debate bat sortzeko.

Ivan Illichek "erraminta" gizakiak sortu duen orori (instituzio, objektu, etab.) deitzen dio eta bi motatako baloreak daude: erabileraren balorea ('Valor de uso'), guk berez dugun hori, eta aldaketaren balorea ('Valor de cambio'), aldaketaren balorea.

Ondoren autore honek bere iritzia ematen du eskolaren eta ikaskuntzaren inguruan. Bertan, Illich-ek jarrera oso kritikoa zuen eskolarekiko, estatuaren kontrolpean zegoelako. Hau da, ikasleak berez, haien kabuz ikasteko gai dira baina estatuak, askatasun hori ukatzen die eskolaren bidez, ikasteko prozesua bakarrik eskolan ematen dela sinestaraziz.

Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Lehen aipatu dudan gauza bera zioen gai honi buruz. Ilich-ek onartzen zuen hospitalak beharrezkoak zirela kasu batzuetan, kaltea oso handia zenean eta etxean bere kabuz ezin zenean sendatu. Baina, kasu horietatik kanpo, Ilichek zioen gu bakarrik sendatzeko askatasuna kentzen digutela, estatuaren interesen arabera.

Azkenik, hezkuntzaren arazoa konpotzeko, gure kabuz eta eskolatik at ikastea proposatu zuen. Hala ere, klaseak izanez gero, dinamikoagoak eta beharrezkoak diren baloreak azalduz bideratu beharko ziren, balore hauek funtsezkoak zirelako arazo politikoari buelta emateko.

miércoles, 6 de febrero de 2019

NOR NAIZ NI?

Aupa, ni Jokin Bereziartu naiz. 18 urte ditut , Altsasun bizi naiz eta aurten magisteritza hirueleduneko karrera hasi dut Gasteizen. Didaktika orokorreko irakasgaian blog bat sortzea eskatu digute, ikasturtean zehar egiten ditugun lanak hona igotzeko, eta hau izango da nirea.

Espero dut nire blog-a gustoko izatea!