Illich-en testuekin jarraituz, "El ritual del progreso" testua irakurri eta analizatu dugu. Bere ideia kritikoetan funtsezkoak diren kontzeptu batzuk lantzen dira, teknologia edo eskolaren papera berriz ere. Aipatutako kontzeptu hauek barneratzeko, irakasleak planteatutako galdera batzuk erantzun ditugu.
Zer esaten du Illich-ek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek
maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei
dagokienez?
Teknologia ez da aurrerapausuaren sinonimoa. Beraren ustetan, gizakiaren garapenerako tresnatzat saltzen dizkigute produktu berriak, gizarte kapitalista eta kontsumista honen funtzionamendua bermatzeko. Eskolak, estatuaren tresna garrantzitsua izanik, kontsumoaren baloreak sustatzen ditu, hori baita estatuari interesatzen zaiona.
Zergatik sustatzen da zerbait teknologien hezkuntza nahiz eta
beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan? Honen zer adibide jarriko
zenuke hezkuntzaren arloan?
Gizarte kapitalista zuzentzen duten enpresen interesengatik sustatzen dira neurri horiek. Hezkuntzaren kasuan, eskola saltzen digute ikasteko tresna edo instituzio bakar bezala, gure kabuz bideratu dezakegun hezkuntza modua guztiz baztertuz. Gainera, horren bidez, haien menpe dagoen instituziora joatea lortzen dute.
Eskolaren izaera "kontraproduktiboa" ikusita, alegia, hezkuntza
instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta
berdintasunaren sustapena era; zein izango litzateke bere benetako
zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Gaur egungo gizartean, eskolaren funtzioa estatuaren interesetara mugatzea da. Hau da, gizarte kapitalista bermatzeko kontsumoaren eta konpetibitatearen baloreak sustatu behar ditu ikasleen artean.
Hortaz, zenbait mezu saltzen dizkigute:T
1- Eskola da ikasteko instituzio bakarra eta hortik kanpo ez dago ezer ez.
2- Eskolak ezagutzaren monopolioa du eta ikasleak moldatzen ditu estatuaren interesen arabera.
Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskolak sistema industrialaren jarraipena zihurtatzen duten ideiak sustatzen ditu.
Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zein zentzutan gertatzen da hau?
Eskolak behartzen gaitu kontsumitzera. Desiren naturaltasuna aldatu egiten da, desirak beharretan bilakatzen direlako.
Illich-en aburuz, zein da kapitalismoaren "mantra" aurrerapenaren harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Kapitalismoa ez-ikusia den zerbait da. Hau da, kapitalismoa egoten bermatzeko beharrezkoak diren ideiak saltzen dizkigute (kontsumoa, konpetibitatea...) eta gizartea ez da konturatzen, guztiz alienatuta dagoen gizarte batean bizi garelako. Gainera, honek ez du bukaerarik izango momentuz, bukatzen ez den kontsumo bat delako.
Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illich-ek aipatzen
duen "teknologien agindua"-n (imperativo tecnológico) izango luke bere
oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke
gizartearen deseskolatzearen aladarrikapenarekin?
Teknologien agindua kontzeptuak, berritzaileak diren teknologiak erabiltzeko beharra adierazten du. Eskolarekin berdina pasatzen da, deseskolarizazio prozesua oso zaila da gaur egun, txikitatik sustatu digutelako eskola dela metodo bakarra hezkuntza egoki bat lortu ahal izateko.