jueves, 21 de marzo de 2019

IVAN ILLICH - La convivencionalidad

Gaur, Ivan Illich-en liburuaren hirugarren kapitulua jorratu dugu gelan: "La Convivencionalidad". Zati honetan, "teknologien" eta eskolaren garrantziaren inguruan izan da debatea, klasekide batzuk gai batzuen alde kokatu baikara eta batzuk aldiz, kontra.

Hona hemen klasean egindako galderak eta erantzunak:


1.    Zer esaten du Illichek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokienez?
Teknologia ez da aurrera pausuaren sinonimoa. Garapenaren adierazletzat salten dizkigute produktu berriak, baina beti interes batzuk daude produktu berritzaile horien atzean. Adibidez, kotxea produktu berritzaile bat izan zen, baina kotxea sortzean, beharrezkoak diren enpresak hirietako kanpoaldean eraikin zituzten, kotxea hartu behar izateko. Hortaz, behartuta gaude kotxeak erostera, eta estatuak ezartzen dituen produktuak erostera behartuak gaude, haien interesekiko eta botereekiko zapalduak egonez.  
2.    Nahiz eta teknologien hedakuntzaren ondorioak kaltegarri nabariak izan, zergatik sustatzen da? Honen adibideren jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Estatuaren eta enpresa handien interes ekonomiko batengatik sustatzen dira: izkututako motibazio bat da. Hori da kapitalismoaren oinarria. Adibidez, AHT, ritualak eta mitoak, Illichen arabera. Arbel digitalak, adibidez, arazo asko sortzen ditu.
3.    Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, hezkuntza instituzioak ez du ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere. Zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Benetako zentzua ezkututako kurrikulumak ematen du: desikasi behar da eta gure kabuz ikas dezakeguna ikasi. Azken finean, eskola estatuaren menpre dago eta eskolan ikasten duguna estatuak ezartzen du, haien intereen arabera. Hortaz, jarrera kritikoa lortu eta mantentzeko eskolatik at ikasi beharko genuke gure kabuz.
4.    Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskolak ikaskuntza prozesuaren monopolioa du eta hori dela ikasteko leku bakarra sinestarazi digute. Gainera, lehen aipatu bezala, estatuak nahi dituen baloreak irakasten dizkigute eta horiek kontsumismoa eta gizarte zatiketa dira. Sistema kapitalista eta zatikatu honek jarraitzen duela bermatu behar du estatuak, hori baita haren interes nabarmenena, eta hori lortu ahal izateko gizartea alienatu behar du eskolan irakasten diren baloreen bidez. 
5.    Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da?
Ezagutza akotatua eta inkuantifikableak diren baloreak zenbatu. Desirak beharrak sortzen ditu.
6.    Illichen aburuz, zein da kapitalismoaren “mantra” aurrerapenaren harira? Zein ari da sortzen aurrerapen teknologikoak?
Etengabe kontsumitzeko prestatzen gaituzte eskoletan: kontsumismoak poztasuna sortarazten digularen ideia. Poztasuna sortzen da kapitalismoaren bitartez (“creer que lo nuevo siempre es mejor”).
7.    Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illichek aipatzen duen “teknologien aginduan” (“imperativo tecnológico”) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke gizartearen deskolarizazioaren aldarrikapenarekin?
Teknologikoki zerbait egin badaiteke, egingo da, giza-kostuak inporta gabe (“Si algo es técnicamente posible se puede hacer”).

miércoles, 20 de marzo de 2019

IRUDIEN GARRANTZIA

Gure gizartean geroz eta garrantzitsuagoa da ikusizko informazioa, hau da, begien bidez ulertzen eta barneratzen duguna. Komunikabideek argazki ugari erabiltzen dituzte haien ideologiarekin bat egiten duten jarrera kritikoak bultzatzeko. Adibidez, “Herrialde garatuetan” gertatzen diren atentatu terroristak beti agertzen dira berrietan, biktimei babesa emateko helburuarekin. Aldiz, herrialde inperalisten ondorioz Palestinarrek edota Ekialde Hurbileko beste herrialdeek jasaten duten egoera ez da ia inoiz agertzen, ikasleek potentzia mundialen eta kapitalismoaren funtzionamendua kritikatu ez dezaten.

Hortaz, argi dago irudiek eragin izugarria izan dezaketela, inposatzen diguten ikuspuntuaren arabera. Horrekin lotuta, etorkizuneko irakasle bezala, kontu handiz ibili beharko gara ikasleei irudiak erakustean, nahi ez dugun zerbait uler eta barneratu dezaketelako.

Bestalde, jarrera kritikoa erabiltzera bultzatu beharko ditugu, sistemak inposatutako normalizazio guztiak zalantzan jarri arte. Horren ondorioz, inongo “curriculum ezkuturik” ez duten argazkiak erabili beharko genituzke, kontzientzia gehiago izatean haiek interpretatu beharko dutelako gure bizitzan zehar inposatzen saiatzen diren guztia, kasu honetan argazkien bidez.

domingo, 17 de marzo de 2019

JUDITH BUTLER ETA SUNAURA TAYLOR

Klasean, Judith Butler eta Sunaura Taylor-en arteko elkarrizketa bat ikusi dugu, gizartean garrantzistuak diren zenbait gaitaz hausnartzen zeudelarik. Judith Butler, filosofoa eta mugimendu feministaren kide garrantzitsuenetako bat da. Sunaura aldiz, idazlea da eta animalien eta ezgaituen eskubideen defentsan lan izugarria egin du.




Zer da Sanaura Taylor-ek benetan esan nahi duena “elkarrekin ibiltzea” esaten duenean? Sunaurak "elkarrekin ibiltzea" kontzeptuarekin apurtzea bermatu nahi du, ibiltzeak esanahi negatibo bat izan dezakeelako. Berak galdera hauek planteatzen zituen: Zergatik ibili behar gara oinen gainean beti? Ez ahal daude beste moduak ibiltzeko?

Bideoan impairment (hondatze) eta dissability (desgaitasun, baliaezintasun) kontzeptuak haientzat zentzu oso berezia du. 

Impairment terminoak ezberdinak diren gorputzei eta, gorputz estandarrarekin bat ez datozten gorputzei egiten die erreferentzia. (Konstrukto biologikoa). Dissability, ordez, gizarteak impairment horri lotuta duen ikuspuntua eta horri jartzen dizkion mugak dira (Konstrukto soziala).

Sanaura Taylor-en zaintzen kontzeptualizazioa egiten du, hauek gizartean duten papera definituz.

Bere ustez gizakia izaki interdependentea da. Hala ere, gure arteko harremanak beharrezkoak dira eta elkarrekin arteko laguntza ere bai, gure oinarrizko beharrak asetzeko.

Generoa eta Desgaitasunaren arteko loturak galdera asko planteatzen dizkio Butlerri: 
Zer egin dezake gorputzak? Zer egin dezakegu gure gorputzekin? Nola luzitu beharko luke gorputz bat? Zertarako erabiltzen dugu gure gorputza eta haren zatiak? Desgaitasuna sortzen dugu gorputzari zer egin dezakeen agindu eta ezartzen diogunean (zer egin behar da eskuekin, nola ibili behar da mutil bat edo neska bat…), berez gorputzak milaka aukera ditu.

Unai Coronel-en eta Josevi Garcia-ren erantzun batzuk hartu ditut erreferentzia bezala, modu zuzen eta egoki batean erantzun dituztelako planteatutako galderak. Gainera, oso ongi ulertu dituzte kontzeptuak eta aipamen interesgarriak egin dituzte.

viernes, 8 de marzo de 2019

PERFORMANCE-A: ILLICH-EN IKUSPEGIAREKIN LOTURAK EZARTZEN

Gu, Didaktika Doctors taldea, izan gara klasean performance bat egiten lehenenak. Disziplina honetan erreferentea den Esther Ferrer artistaren lana eta diskurtsoa ezagutu eta gero, geure buruak erronka berri honi eusteko prest ikusi ditugu. Performance-aren bidez eta klasean landutako "La crítica de las Herramientas" lana erreferentziatzat hartuta Illich-ek proposatutako Kontraproduktibitatearen fenomenoa azaldu nahi izan dugu. Honetarako material eskasa eta gure gorputzak erabili ditugu. Helburua klasekideak deskolokatzea izan da, eta deskolokatze horretatik abiatuta hausnarketa sustatzea.


Klasean egindako performance-aren zentzua azaltzean gauzak argitu eta interpretazio interesgarriak agertu dira. Dinamika oso polita atera da eta taldekideak oso pozik geratu gara egindakoarekin. Zorte ona opa diogu hurrengo taldeari!!!!

Didaktika Doctors

BEATRIZ PRECIADO

Beatriz Preciadori buruzko dokumental bat ikusi genuen. Emakume anarkista honek gaur egungo sistema kapitalista heteropatriarkala kritikatzen du bere ideia feministen bidez. Gainera, sistemari kritika egitea bultzatzen ditu ikusleak, hori baita matxinada bat hasteko lehen pausoa. Hauek izan ziren bideoan defendatu zituen ideia nagusiak:

- Eskola produkzio makina bat da eta teknologia herriaren interesei begira erabili behar da, ez “elite” neoliberalen interen arabera.

- Eskola klase, genero, arraza desberdintasunen normalizazio makina bat da.Hortaz, matxinada bat beharrezkoa da sistema kapitalista heteropatriarkala eta bere normalizazioak aldatzeko. Bere ustez, matxinada horietan biolentzia beharrezkoa da zentzu batean.

- Ez dago textu sakraturik, denak analizatu eta kritikatu daitezkeelako. Gainera, testuak ez dira bakarrik liburuak, egunkariak… Gorputzak, bizitza...gorputzak dira.

- Eremu publikoa analizatu behar da asanbladen edo iritzi kritikoen bidez, hauek baitira normalizazioak kritikatzen dituzten erresistentzia praktikak.

- “Homosexuala” kontzeptua ez litzateke existitu behar, sortutako estruktura juridiko eta zientifiko bat delako, erreprodukziorako bideratuta ez egoteagatik. Estruktura hauek estatuak sortutakoak ziren, haien interesentzat onuragarriak baitziren.

- Sexualitateari eta generoari buruzko normaltasunak ikustera eta barneratzera ohituta gaude, eta normaltasun horietatik ateratzen den guztia oso arraroa da gizartearentzat. Horrekin apurtu beharko da.

domingo, 3 de marzo de 2019

GORPUTZAK ESKOLA MOTA DESBERDINETAN

Lan baten bidez aztertu dugun bezala, estatuaren menpe dauden eskola tradizionaletan ikasten duten pertsonen gorputzak aspertuta, nekatuta eta motibaziorik gabe agertzen dira. Argi dago ez dutela disfrutatzen eta guztiz behartuak joaten direla ikasgeletara, inolako gogorik gabe. Hortaz, klasean edukitzen duten errendimendua askoz txikiagoa izaten da eta normalean han jarduten dituzten zazpi orduek ez dute ezertarako balio, askoz onuragarria izango baitzelako klase laburragoak eta beste metologia baten bidez ematea.

Bestetik, ikaskuntza eredu ezberdinak aztertu ditugu, aurreko lerroetan azaldu ditugun gorputzekin alderatzeko. Kasu honetan, beste sistema eraginkorragoak ikusi ditugu: Estatuaren boteretik kanpo dagoen eskola anarkista, klasetik kanpo dagoen ingurunea erabiltzen duen eskola txikia, Summerhill, bizitzarako prestatzen gaituzten eskola praktikoak…

Gorputzak alderatzean, aldea nabarmena da. “Eskola anarkistan” gorputzak egun osoan zehar aktibo zeuden, janaria, garbiketa edota “ikasleek” bideratzen zituzten ekintzak eginez. Hala, jarduera praktikoak eta “ikasleentzat” gustokoak diren ekintzak egitean, gorputzek adierazten dutena askoz positiboagoa da ez direlako joera aspergarriak edo interesik gabekoak agertzen.

Honen aurrean, argi dago aldaketa batzuk egon beharko direla gure sisteman eta honekin lotuta, ikaskuntza sisteman. Sistema kapitalistak ezartzen duen hezkuntza lan-bizitzara zuzenduta dago eta eskoletan jasaten dugun ordutegiak etorkizunean lantegi batean edukiko dugun bizitzara ohitzen gaitu. Honen aurrean, sistema aldatu baino lehenago, ikaskuntza metodo eta sistemak aldatu beharko genituzke, estatuaren menpetik ateratzeko eta geroz eta kontzientzia gehiago lortzeko.

Horren ondorioz, bideo hauetan ongi ikusi da ikaskuntza eredu desberdin hauetan gorputzen adierazpenak onura izugarria daukala sistema tradizionalaren aurrean, eta horrekin lotuta, jasotako informazio eta edukiek askoz probetxu gehiago izango dute ikasleak gustora daudelako. Gainera, ikaskuntza sistema aldatzean eta estatuari uko egitean, gizarteari falta zaion kontzientzia pixknaka berreskuratzen joango da, sistema zapaltzaile hau garaitzeko gai izan arte.