jueves, 30 de mayo de 2019

PORTFOLIOA

Aurtengo kurtsoari amaiera ematen ari gara eta honekin batera, Didaktika Orokorreko ikasgaiari. Ikasgai desberdina izan da eta horrek interesgarria izatea bilakatu du, urtean zehar landutako edukiak beste modu batera eman ditugulako. Blog-a gure eguneroko kuaderno bat izan da, klase orduetan egiten genituen lanak erakusteko eta gordetzeko aparta izan baita. Hortaz, etorkizun batean irakasgai honetan egindakoaz gogoratu nahi badut, argi daukat non begiratu. 

Bestetik, ikasturte osoan landutako guztia laburtzen saiatuko naiz Portflolio honetan. Hala ere, ez da soilik ikusitako eduki guztien laburpen bat egitea, haien arteko lotura bat egitea baizik. Didaktika Orokorreko irakasleak oso argi utzi zuen bezala, ikusi dugun guztia lotuta dago. Hau da, zeregin batekin jorratu ditugu lan guzti hauek: gizarteko zenbait gai-ren aurrean jarrera kritikoa garatzeko eta erabiltzeko helburuarekin. Adibidez, Illich-en testuak, Beatriz Preciadoren dokumentala, Judith Butler eta Sunaura Tayloren arteko elkarrizketa...

Hasteko, Esther Ferrer-en zenbait performance ikusi genituen, performance kontzeptua menperatzeko eta Illich-en testuak irakurtzean, guk bat egin ahal izateko. Jarduera interesgarria izan zen hori, edukiak beste klasekideei azaltzeko modu desberdin eta berritzailea izan baitzen. Gainera, antzezlan moduan azaldu genituenez, Illich-en testuetatik ulertu beharreko kontzeptuak errazago barneratu genituen (kontra-produktibitatea, erraminta, alienazioa...). 

Illich-eri dagokionez, izugarrizko pentsalari anarkista iruditu zait. Ikasturte honetako zatirik garrantzitsuenetarikoa dela argi daukat, bere testu eta pentsatzeko moduarekin estatuaren normalizazio guztien aurrean jarrera kritikoa izaten lagundu didalako. Gainera, bere testuei esker bizitzako zenbait arlotan nuen ikuspuntua planteatzen ere lagundu dit, geroz eta normalizazio gehiago eta langile klase kontzientzia gutxiago dagoelako. Hortaz, "La crítica de las herramientas" , "La convivencionalidad" , "El ritual del progreso" aipatzekoak dira.

Bestetik, ikaskuntza sisteman gorputzeko zer nolako jarrerak dituzten analizatu genituen. Horretarako, eskolatik kanpoko eta eskolan bertan zeuden gorputzen argazkiak atera genituen, klasean horien inguruan hitz egiteko. Hortaz gain, gorputz horien normalizazioan eskolaren paperaren inguruan hausnarketa bat egin genuen. 

Horretaz gain, beste zenbait pentsalarien bideoak eta elkarrizketak ikusi genituen. Adibidez, Beatriz Preciado-k oso hausnarketa interesgarria egiten zuen sexualtitatearen eta estatuak eskolarekiko duen kontrolaren inguruan. Judith Butler eta Sanaura Taylor-en arteko elkarrizketa ere ikusi genuen. Oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaidan, emakumeek eta "ez-gaitasunak" dituzten pertsonek pairatzen dituzten arazoen inguruan hausnartzen zuelako, sistemari eta gizarte honi kritika zuzena eginez. Bideo hauekin bukatzeko, Sacristan-ek eta Moya-k konpetentzien inguruan hitz egin zuten. Lehengoak kritika zuzena egiten zien estatuaren tresna bat zelako, honek ezarri nahi dituen baliabideak mugatzen dituztelako. Moyak aldiz, ongi erabilitako konpetentzien defentsa egiten zuen, baliabide interesgarria izan daitezkeelako. 

Bukatzeko, ikasturte amaieran egin ditugun bi proiektu nabarmenak aipatuko ditut. Batetik, gure kasuan, Intersekzionalitatea-ri buruzko lana. Izugarrizko lana izan zen, gure gizartean dauden arraza, klase, egoera fisiko... desberdineko pertsonek pairatzen dituzten arazoak isladatzeko erabili genuen tresna izan zelako posterra. Gizarteak eta estatuak pertsona horiekiko duen jarrera salatu nahi genuen lan horren bidez, klase, arraza edota egoera dominantetik ateratzen den guztia baztertzen delako gaur egun. Gainera, "Intersekzionalitatea" kontzeptu bera ezaguna egitea lortu nahi genuen, oraindik ere nahiko ezezaguna baita zoritxarrez. Bestetik, Unitate Didaktikoa-ren lana dago. Matematikako eta Didaktikako irakasgaiak batuz egindako lana da. Gure kasuan, ikasleek haien gustoko patioaren maketa bideratu behar zuten ikastetxeko zuzendaritzan, urtean zehar landutako kontzeptu matematikoei esker. Lan interesgarria eta luzea izan zen, urteari amaiera egokia emateko.

Hau izan da nire Blog-a laburtu duen Portfolioa. Zenbait lan txiki ez ditut mentzionatu baina hala ere garrantzi handia izan dute, hemen agertu diren beste guztiak bezala. Espero dut gustoko izana eta edozer beharrezkotan nire blog-etik hartzea, lasai asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario