Beatriz
Preciadori buruzko dokumental bat ikusi genuen. Emakume anarkista
honek gaur egungo sistema kapitalista heteropatriarkala kritikatzen
du bere ideia feministen bidez. Gainera, sistemari kritika egitea
bultzatzen ditu ikusleak, hori baita matxinada bat hasteko lehen
pausoa. Hauek izan ziren bideoan defendatu zituen ideia nagusiak:
-
Eskola produkzio makina bat da eta teknologia herriaren interesei
begira erabili behar da, ez “elite” neoliberalen interen arabera.
-
Eskola klase, genero, arraza desberdintasunen normalizazio makina bat
da.Hortaz, matxinada bat beharrezkoa da sistema kapitalista
heteropatriarkala eta bere normalizazioak aldatzeko. Bere ustez,
matxinada horietan biolentzia beharrezkoa da zentzu batean.
-
Ez dago textu sakraturik, denak analizatu eta kritikatu
daitezkeelako. Gainera, testuak ez dira bakarrik liburuak,
egunkariak… Gorputzak, bizitza...gorputzak dira.
-
Eremu publikoa analizatu behar da asanbladen edo iritzi kritikoen
bidez, hauek baitira normalizazioak kritikatzen dituzten
erresistentzia praktikak.
-
“Homosexuala” kontzeptua ez litzateke existitu behar, sortutako
estruktura juridiko eta zientifiko bat delako, erreprodukziorako
bideratuta ez egoteagatik. Estruktura hauek estatuak sortutakoak
ziren, haien interesentzat onuragarriak baitziren.
-
Sexualitateari eta generoari buruzko normaltasunak ikustera eta
barneratzera ohituta gaude, eta normaltasun horietatik ateratzen den
guztia oso arraroa da gizartearentzat. Horrekin apurtu beharko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario