Gure
gizartean geroz eta garrantzitsuagoa da ikusizko informazioa, hau da,
begien bidez ulertzen eta barneratzen duguna. Komunikabideek argazki
ugari erabiltzen dituzte haien ideologiarekin bat egiten duten
jarrera kritikoak bultzatzeko. Adibidez, “Herrialde garatuetan”
gertatzen diren atentatu terroristak beti agertzen dira berrietan,
biktimei babesa emateko helburuarekin. Aldiz, herrialde inperalisten
ondorioz Palestinarrek edota Ekialde Hurbileko beste herrialdeek
jasaten duten egoera ez da ia inoiz agertzen, ikasleek potentzia
mundialen eta kapitalismoaren funtzionamendua kritikatu ez dezaten.
Hortaz,
argi dago irudiek eragin izugarria izan dezaketela, inposatzen
diguten ikuspuntuaren arabera. Horrekin lotuta, etorkizuneko irakasle
bezala, kontu handiz ibili beharko gara ikasleei irudiak erakustean,
nahi ez dugun zerbait uler eta barneratu dezaketelako.
Bestalde,
jarrera kritikoa erabiltzera bultzatu beharko ditugu, sistemak
inposatutako normalizazio guztiak zalantzan jarri arte. Horren
ondorioz, inongo “curriculum ezkuturik” ez duten argazkiak
erabili beharko genituzke, kontzientzia gehiago izatean haiek
interpretatu beharko dutelako gure bizitzan zehar inposatzen saiatzen
diren guztia, kasu honetan argazkien bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario